Skip to content
MicScout
Phoenix Ragazza podcast artwork

Phoenix Ragazza

by consonni radio

Production location not confirmed

Zenbat pelikula ikusi dituzu lagun baten hitzen bitartez? Zenbat eszena irudikatu dituzu kide baten kontakizuna entzuten? Zenbat irudi sortu dituzu zuk zeuk maitaleari keinu bat deskribatuz? Bitxia da zinema eta irratiaren arteko harremana. Badirudi pantaila bat nahitaezkoa dela zinemarentzat baina, aldi berean, behin eta berriro egiten dugu zinema handiagoa pantailatik kanpo. Begiak belarri bihurtuz. Entzumenaren bidez ikusiz. Oso politak dira baita inoiz egin ez diren pelikulei buruzko elkarrizketak. Hori ere…

Show full description

Zenbat pelikula ikusi dituzu lagun baten hitzen bitartez? Zenbat eszena irudikatu dituzu kide baten kontakizuna entzuten? Zenbat irudi sortu dituzu zuk zeuk maitaleari keinu bat deskribatuz? Bitxia da zinema eta irratiaren arteko harremana. Badirudi pantaila bat nahitaezkoa dela zinemarentzat baina, aldi berean, behin eta berriro egiten dugu zinema handiagoa pantailatik kanpo. Begiak belarri bihurtuz. Entzumenaren bidez ikusiz. Oso politak dira baita inoiz egin ez diren pelikulei buruzko elkarrizketak. Hori ere da zinema. Zinemaren historia kanonikoa gizonezkoek sortutako irudiekin eraiki da. Guk emakumeek zuzendutako pelikulak landuko ditugu irudia ez diren lengoaia zinematografikoaren beste elementu batzuk erabiliz. Jolastuz. Esperimentatuz. Hitzak, soinuak, musika, lekukotasunak, albisteak, hausnarketak, zalantzak, eskutitzak. Izan ere, zinema ikusteko modu ugari daude. Lur Olaizola eta Jone Uriartek uda batean ezagutu zuten elkar. 2015eko udan. Ez zen edozein uda. Ez zen edozein hondartza. Obra kasko bat zeraman bakoitzak eta XXL txaleko horia. Egun horretan lantoki berria ezagutzear zeuden: oraindik eraikitzen ari ziren zinema eta erakusketa areto bat. Sorgindua omen zegoen lekua eta handik hilabete gutxira kultura garaikidearen zentro batean bilakatuko zen: Tabakaleran. Egun Lur zine departamentuko koordinatzailea da eta Jonek erakusketa departamentuan egiten du lan. Jone beti saiatzen da Lurrek programatutako pelikuletara joaten eta Lurrek ez du erakusketen irekieretan azaltzeko aukerarik galtzen. Orain, azkenik, beraien arteko irudi, obra, testu, soinu, gidoi, erritmo, amets eta dantzei buruzko elkarrizketa eta konspirazioak Phoenix Ragazzan bildu dira, elkarrekin egiten duten lehenengo proiektua.

Description from the show's RSS feed.

Publishing activity

Latest episode
Dec 18, 2019
Episodes in feed
4
First episode
Sep 17, 2019

No new episodes since Dec 18, 2019. This show appears to have ended; its archive is still available.

Guest and sponsorship status

Guests

Guest availability unconfirmed

Not confirmed by the show

Sponsorships

Sponsorship availability unconfirmed

Not confirmed by the show

Request an introduction

This podcast hasn't claimed its MicScout profile. Submit an introduction request and we'll review whether we can reach the host.

Fields marked * are required.

What you know first-hand that this show's listeners would value.

Anything else the host should know, such as a past interview link.

This podcast hasn't claimed its MicScout profile. It hasn't shared sponsorship details. Send an inquiry and we'll review whether we can reach the team.

Send a sponsorship inquiry

Fields marked * are required.

For example: reach homeowners in Austin, or launch a B2B product.

Timing, formats you're interested in, or questions for the show.

Recent episodes

Location

Production location not confirmed. MicScout lists a show under a city only when the feed, the show's own description, or the show's team says where it's produced. Last checked Nov 11, 2026.

Wrong location? The show's team can correct it.

Request an introduction